XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kurba honek uhin-luzera batetan duen absortzio portzentua berdina da filtro horiak duen absortzio portzentua uhin-luzera berberan bider filtro urdinak duen absortzio portzentua uhin-luzera berberan.

Absortzio portzentuak uhin-luzera guztietan eginik, berde koloreak duen absortzio portzentuak lortzen dira.

Horrela, berde kolorea lortzeko bide bat horiaren eta urdinaren bidez egin daiteke (metodo hau metodo substraktibo deitzen da).

2.- Kolore zuria tindetan eta pinturetan

Demagun pintura zuri bat.

Pintura edo tinde horren oinharria, euskarri likido bat da, ohituraz linazi olioa.

Euskarri hau zeharo kolorgea eta gardena da, eta bertan, suspentsioz, beste partikula ttikiak daude, hauk ere gardenak eta kolorgeak (berun, zink edo titanio oxidoak).

Argi zuriak superfizie batetan jotzen duenean, argiaren parte bat isladatu egiten da, superfizie horrek errefrakzio indizeak desberdinak bereizten dituenean.

Gauza berdina kolore zuria duten pinturetan eta tindetan: (...)

Argiak pintura jotzen du.

Superfiziean parte bat isladatu egiten da.

Beste parte bat absorbatu egiten da.

Beste partikula bat jotzean, absorbaturiko argia parte batetan isladatu egingo da, beste partetan absorbatu egingo da...